XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxea eliz bat da.

Esan bearrik ez supisguaren (Andre Mari deritzan numenaren irudia) babesean ezarritako tegi guren bat danik, izatez goitiko indarrez inguratua.

Ala darakuste baratzetan, eta etxeetan ere, iartzen dituten ereiñotzek; elorri-txuri, lizar-abar, donibane-lore eta eguzkiaren irudi dan, kardu-liliak; mitiku-almenak dituten aizkora ta igitaiak.

Arbasoen arimen tegi edo bilgune dalako, arimai, etengabe, argia eskeintzen zaie, oitura zar batek agintzen dunez; supizguan, berriz, beti bizi gordetzen dute txingar bat illei lazto txiki batez bederik argi egin bear zaiela-ta; leiotako erlatzetan, iakiak ezartzen ditute zenduentzat eta ezkaratz edo etxeko sarrera nagusiak eguzkibegiruntz itzulita egiteko ekandu zarrak ere orixe erakusten digu.

Gaiñera etxea senitarteko illerri ere bada.

Etxearen gurentasuna, bestalde, argi asko erakusten digute etxeek eleizan dituten iarleku bereziek.

Iarlekuok etxearen luzapen bat baizik ez dira, aren gandik iñola ere erauzi edo aldendu ezin ditezken zatiak izan ere.

Aietan bete oi ditute etxeko zenduen alderako zenbait ritu: arrespontsuak abestuz, argizari, iakiak eta dirua ere eskeiñiz.

Iarlekuan, etxean oi bezala, senide bizien bearkizunetan illen arimei deitzen zaie lagun eldu ditezen.

Beraz, iarlekua, liturgeiari egokitu antxinako oitura iator bat besterik ez da, eta egun, toki artan egiten diran rituak, Euskalerrian kristautasuna sartu baiño len etxeetan egiten ziran kultuen irudia dira.

Oraindik erri askotan bizi dan beste oitura iakingarri au geitu genezake: oiñordekoa eskontzerakoan, emazte berria ez da etxekandretzen ezta senarraren arbasoen elkartasunean sartzen, etxe berriko iarlekuan illen arimai argi ta ogi opariak egin ondoan baizik.

Dirudinez, antxiña, etxean bertan egiten zan ori, Zuberoa'ko ekandu batean ageri danez; an, etxeren baten morroi sartzen danak, iru bira egin bear dizkio supizguari tegi berrira oitutzeko (12) Eusko-Folklore LXX zenb. 35-36 orrialdetan.

Etxea Illobia ere bada.

Etxe bakoitzak bere illobia du edo zeukan elizaren aldamenean edota eliz-barnean; eliz-barnekoa estaltzen zun il-arria ain zuzen, iarlekua zan.

Dana dala, etxetik bakandu ez diteken zati bat da.

Illobi eta iarlekuetako idazkunak ere etxearen iabetasuna erakusten digute.

Ala ageri da Sara'ko urrengo idazkunetatik: .

Kristautasuna zabaldu baiño len, ordea, etxea zan illobia eta il-opariak ere bertan eskeintzen ziran, gorago aipatu ditugun zenbait aztarrenek darakustenez.

Are argiago erakusten digu bataio gabe il diran aurtxoak etxearen egalpean edo baratzan eorzteko oraindik ere bizi dan oiturak; kristau-legearen saietsean bizi izan diranak iltzerakoan beuren etxeko egalpean eortzi bear diralazko erriesakeretan tinkotutako siniskizunak; leioetan, baratza edo etxe-illeri gaineko leiotean, argiak piztu ta opariak (iaki naiz diru-opariak) ezarteko ekanduak; aipatu argiek zenduen arimak lurpean argituko ditutelazkoan, eta iakiak iango.

Bada siniskizun bat elizaren inguruan iru bira ezin egin ditezkela diñona, ezta illerriaren inguruan ere.

Beraz, siniskizun onek, etxea, eliza ta illerria berdintzen ditu.

Iakiña da, etxearen inguruan ere iru bira ezin ditezkela egin.

Etxe, eliz eta illerri arteko bide santuek ere, argi asko erakusten digute zeiñen elkarturik dauden iru tokiok zentzu mistiku batean bilduta; bide oriei elizbide, gorputzbide, ilbide, kutzebide, errebide, andabide t.a. deritzate, erri bakoitzaren ariora.

Andik eraman bear dira gorpuak elizara ta illerrira: bertan, batez ere bide-gurutzetan, zenduaren oe-lastaia erretzen dute, elizan il-elizkizunetan ari bitartean; bertan, zenduaren etxe-aurrean, sua pizten dute eta aokikoak, illotzari lur emanda illerritik itzuleran, aren inguruan biltzen dira otoitz egiteko.

Ala da oitura oraindik, Benaparroako errixka askotan (13).

Beraz, etxea, oikonomi, gizarte ta erlisio legez antolatutako bilkura bat duzute, sendiak osotua, oraingo bizilagunen eta zenduen arimen elkartasuna, oitura iatorren eta ezin utzizko erlisio-eginkizun zenbaiten kabi.

Orregatik etxea, babesleku ziur ta ezin autsia gertatu da.

Ezin diteke bere iabetasuna atzetara aldatu, oso-osorik eta zatitzeke, oiñordeñoetara bear du (14) .

Etxea toki guren, bizi ta illen bilkura dan ezkero, bertako biztanle guztiak ein batean arkitzen dira; ortik, nunbait, sortu zan etxearekiko eta ango biztanleekiko orren itzal aundia.

Etxe guzietako biztanleak itzalgarri dira izan ere, orok berdintsu, eskubide ta eginbide guren berdiñez iantziak.

Sendimendu ta oitura ok zapuztu ta autsiko lituken edonork, aidekoak lituke laster gaiñean, arimek biali eritasun ikaragarriak, alegia.

Euskal-basetxean oraindik ere nabari diran oitura auek, are nabariago ziran lege-zarren garaian.

Antxiñatean tenpluei soilik zegokien babes-eskubidea (derecho de asilo), euskal-legeak etxeari orobat ematen zion (15) .

Bizkaiko Lege-zarrak agintzen zunez (XVI Atalburuko 3'gn legea), bizkaitar bat ere ezin zitekean atxillotu zorrak zirala-ta, etxerik ere ezin zitzaioken kendu ezta zaldirik ere, egiune idatzietan bere aitor-semetasuna ukatu ba'lu ere.

Bizkai'ko legean bertan agintzen zan: ez merinu, ez bestelako agintaririk, ezin zitekela lau beso baiño areago etxe batera urbildu iabearen gurarien aurka, eskribau edo idazkariarekin izan ezik, eta ar(tu)-garri zitezken ondasunen kopurutza iasotzeko soillik.

Etxe-iaurespidea (kultua) nori zor zaion.

Gorago ialki ditugunetatik ulertu ditekenez, etxe-kultua arbasoen arimei zuzendua duzute.

Argi ta aizeindarraren iduripean agertzen omen dira arima ok.

Toki batzuetan itzala bezelako dira, eta gerixeti deitzen die, Bizkaian batez ere.

Erio da eriotza nortua, eta Erio'k arimak gorputzetatik bakantzen ditu.

Arrezkero aien egonlekuak lurpeko eremuak dituzute.

Ala ere, gauez, maiz lur-azalaratzen dira, batez ere euren etxeetara ioateko, senide biziei laguntzeko, opariak iateko, sukaldean iostatzeko eta il ziranean garbitzeke utzi zituten zorrak zuritzeko.

Arimen bideak, lurpe-eremuak etxeekin elkartzen dituten bide izkutuak dituzute.

Euskalerriko zenbait artzulo ta leize arimen bidetzat dauzkate.

Elezar batzuetan bide auek sukaldeetara dioaztela ere badarasate antxinako etxeetako sukaldeetara batik bat: Arberua'ko Gaztelura, Ezpeleteko Eiheraxaharre'ra, erri bereko Jauregi'ra, Elduaiengo Sales ta Ermitatxiki'ra; Ataungo Andralizeta'ra, Aizarnako Egaña'ra, Bergarako Agorrosin'era e.a.

Aipatu etxeotako sukaldeak arima ta iratxoak biltzen diran artzulo ta leizeekin bide izkutuz lotuta omen daude.

Zerbait egiteko edo eskatzeko arimak lugaiñeratzen diranean, argi, itzal, mukulu-beltz iduripean agertzen dira, edota ots berezi batzuez ezagutarazten.

Orrela agertzen dan arimari argi deritzaio Laburdi ta Naparroan, heotsegile Zuberoan, izugarri Ataun'en, eta gerixeti Bizkaiko zenbait errietan.

Beste toki batzuetan arimaerratu ere esaten die (17) .